XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan Eba emakumea bere aurrean ikusi zuanean, Adan'i itz auek erasan zizkion: Hoc nunc os ex ossibus meis et caro de carne mea.

Ona emen nere ezurren ezur eta nere aragiaren aragia.

Eta Jaungoikoak beren batasun eta alkartasuna onetsi ta bedeinkatuaz esan zien: Crescite et multiplicamini et replete terran

Azi ta auniztu, ugaldu zaitezte, ta bete ezazute lurra.

Onez gañera Eskritura Doneak gogorazten digu beste gertaera pozgarri ta zerutar batean, eskontzaren bidetasuna ta berari zor diogun begirunea.

Tobias gazte onak eta Sara neskatxa zintzoak aingeruaren autamenez alkarrekin eskontzeko erabakia artu ta biak alkarri eskua emanaz batutzera zijoazenean, Sara'ren ama Rakel andre onbidetsuak Jaungoikozko argitasunez, gaur egunean ere eskontzerakoan Eliza Ama Doneak esaten dituan itz gogoangarri auek ixuri zituan berengan: Abraham eta Isaak eta Jakob'en Jaungoikoa izan bedi zuen artean, eta berberak batu zaitzatela ta bere bedeinkapen ugariz bete zaitzatela, era onetan itz eder auekaz aitorturik eskontzaren gizabide egoki ta biziera onbidetsua.

Eta Jesukristo gure Jaunak eskontza sakramentu izatera jaso zuanetik batasun onek artu zuan aunditasuna adierazteko naiko ditugu Pablo Donea'ren itz auek bakarrik oroiaztea: Sacramentum hoc magnum est ego autem dico in Christo et in Ecclesia.

Sakramentu au aundia da, Kristo'ri ta Elizari dagokionez diot nik, ordea.

Ona, bada, garbi ikusi eskontzaren bidetasuna ta Jaungoikoak ipiñitako gizalegea dala.

Beraren bidez eskongaiak sakramentu au artzen duten unetik, batuak eta alkartuak gelditzen dira bizitza guztirako ta lotura, batasun au ezin ausi ta azkatu liteke senar-emazteak bizi diran bitartean, ezta Erroma'ko Aita Doneak berak ere ezin ausi ta azkatu lezake kristauen artean legez egin eta osatutako batasun au, Jaungoikoak berak dio, bada, Matheo berrionlariaren bidez:(...).